Amurrioko Bermutaren Eguna egingo dute maiatzaren 24an, herriko bi ekoizleen eskutik

Txabi Alvarado Bañares 2026ko apirilaren 20a

Aurkezpenean ziurtatu dutenez, Destilerías Acha eta Licores Barañano dira edari hori ekoizten duten EAEko enpresa bakarrak. 

Maiatza hilabete potentea izan ohi da Amurrion, eta aurten beste zita bat gehituko zaio egitarauari, Bermutaren Eguna egingo baitute herrian hilabeteko 24. egunean. 

"Vermuteke" izena jarri diote ekimenari, eta udalerriko ekoizpena balioan jartzea izango da helburu nagusia. Izan ere, gaur goizeko aurkezpenean azaldu dutenaren arabera, Destilerías Acha eta Licores Barañano enpresa amurrioarrak dira edari hori ekoizten duten EAEko enpresa bakarrak. Bi likore fabriketako arduradunek hartu dute parte prentsaurrekoan, Udaleko ordezkariekin batera, eta produktu horrek herrian "sustrai sakonak" dituela aldarrikatu dute. 

Destilerías Acha eta Licores Barañano enpresa amurrioarrak dira edari hori ekoizten duten EAEko enpresa bakarrak.

Destilerias Acha Bilbon sortu zen 1831an, eta handik 50 urtera finkatu zen Amurrion. "Oso errezeta zaharrak gordetzen ditugu, batzuk 1883koak dira, eta gaur egungo gustu eta kontsumitzeko moduetara egokitzen jakin dugu, funtsa galdu gabe", nabarmendu du enpresa horretako kide den Santiago Bronchalesek. 

Licores Barañanon, aldiz, bost belaunaldi daramatzate likore eta bermutak egiten. "Produktuarekiko eta ingurunearekiko maitasun handiz lan egiten dugu, proposamen berriak txertatuz, baina gure tradizioari eta nortasunari eutsiz”, nabarmendu du Gaizka Barañano arduradunak. 

Dastatzeak, erakustaldiak eta musika

Aurreratu dutenez, goiz osoko egitaraua izango da maiatzaren 24koa. Zuzeneko musika eta produktu gastronomikoen dastatzeak eskainiko dituzte, eta baita Marianito Preparatu Txapelketaren lehen edizioa ere. Jakinarazi dutenez, koktelgintzako izen esanguratsuak bertaratuko dira zitara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide