Amurrioko Aurreraka elkarteak emakumeei bideratutako tailer zikloa antolatu du, "saretzea eta espazio seguru bat sortzea" xede. 'Entre nosotras' izenburupean, "emakumeentzako interesgarriak izan daitezkeen" gai ezberdinak jorratuko dituzte, hala nola, autozaintza, autoestimua, ongizate pertsonala, lasaialdi emozionala edo mugimendua.
Laura Medel arduratuko da tailerrak gidatzeaz. Gizarte hezitzaileaz gain, diziplina positiboko hezitzailea, kemen aholkularia (encouragement consultant) eta familiako coach-a ere bada eta esperientzia du gai ezberdinetako tailerrak dinamizatzen.
Lehenbiziko saioa doakoa izango da eta 25 pertsonek eman ahalko dute izena gehienez. Bihar bertan izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak arte, Villa Fe eraikinean. Parte hartu nahi dutenek posta elektroniko bidez egin dezakete izen ematea, aurreraka@gmail.es helbidean, edo 688716252 edo 685754041 telefonoetara deituta.