Araba Euskaraz jaiaren data hurbildu ahala, giroa berotzen joaten ari dira antolatzaileak (Aresketa Ikastola, besteak beste) eta maiatzaren 22rako hitzordu berezia prestatu dute. Izan ere, Porrotx eta Marimototsek Amazonia gara ikuskizuna ekarriko dute Amurrio Antzokira.
17:30ean izango da emanaldia eta hizkuntzen aniztasuna zein natura jarriko dute erdigunean pailazoek, bai Ameriketan zein Euskal Herrian.
Berez, emanaldirako sarrerak salgai daude jadanik Internet bidez zortzi euroren truke, edo leihatilan hamabi euro ordainduta.
Lortzeko beste modu bat ere egongo da, Aiaraldea Komunikabideak zozketa abiatu baitu, maiatzaren 10era arte. Hiru sarrera bikoitz eskuratzeko aukera emango du hedabideak.