Araba Euskaraz 2026

Taupadak berpizteko deia dantzan zabaldu dute Amurrion, Araba Euskarazen kantaren aurkezpenean

Erredakzioa 2026ko apirilaren 22a

Gaur aurkeztu dute ekainaren 14ko Araba Euskaraz festa erraldoia girotuko duen kanta. Igon Olaguenaga eta Txiki Lora dira kantaren sortzaileak, eta haiekin batera hainbat dira kantan parte hartzen duten musikariak.

Kalean dira Araba Euskaraz jaiaren abestia eta bideoklipa. Gaur bertan aurkeztu dituzte biak Guk eskulturaren ondoan egindako ekitaldian. Aresketa Ikastolako ikasleekin batera, Igon Olaguenaga eta Txiki Lora abestiaren sortzaileek hartu dute plaza.

Aurtengo edizioaren leloa darama kantak izenburuan: Taupadak berpiztu!. Izan ere, “abestiaren letra euskararen biziberritzeko beharrari dei zuzena” dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, 1960ko hamarkadako berpizkundea gogora ekarri eta egungo egoerari buruzkohausnarketa egin nahi dute, etorkizunari begira “gogoa eta kuraia” aldarrikatuz. Ekainaren 14ko zita berezia girotzeko, abesti “dantzagarri eta anitza” sortu nahi izan dute. Hori dela eta, saltsa generoko erritmoak ditu abestiak oinarrian baina hainbat dira nahasten diren doinuak: alboka, trikia, tronpeta, tronboia eta perkusio latinoa, besteak beste. 

Igon Olaguenaga eta Txiki Lorarekin batera, hainbat dira kantan parte hartzen duten musikariak, hala nola Amaia Santamaria (ahotsa), Rodrigo Ulises (perkusioa), Yago Salorio (baxua), Marcos Ortega (tronpeta), Fernando Blanca (tronboia), Ibon Koteron (alboka), Joseba Tapia (trikitia) eta Iñaki Otxondorena “Moro”(letra eta ahotsa). Ikastolako gaztetxok ere haien doinurik onenak eman dituzte koruetan. Eneko Martinez Aresketako ikasle ohia arduratu da bideoklipaz, eta “ikastolako sorreratik lanean jardun duen komunitate osoari” egin nahi izan dio aitortza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide