Larunbatean lehiatu zen Talavera de la Reinan Gaztela-Mantxako hirian Espainiako K-1 Txapelketa eta Chock Dee klub amurrioarrean aritzen diren lau kidek parte hartu zuten.
Emaitzak oso positiboak izan dira eta lau domina bereganatu zituzten. Enai Bengoa laudioarrak zilarrezko domina eraman zuen 25 azpiko kilo kategorian. Andoitz Menoyo amurrioarrak garaikur bera ekarri zuen 35 kilo azpiko kategorian. Unai Garrido laudioarrak ere zilarrezko domina irabazi zuen 80 kilo azpikoen artean.
David Zubiaur amurrioarrak, aldiz, txapeldun izatea lortu zuen 65 kilo azpiko kategorian.
Ibai Ruiz eta Jorge Bengoa (Enairen aita, alegia) izan ziren aiaraldearren entrenatzaileak eta biek goraipatu dute lehiaketa gogorra izan dela, egun berean baitziren borroka guztiak, bai finalerdiak zein finalak. Ondorioz, guztien parte hartzea bikaintzat jo dute.
Hain zuzen, Enai eta Jorge Bengoa EGON ziren Azalera podcastean iaz, Espainiako K-1 Txapelketan egon eta gero: