Amurrio Clubak poztasunez ospatu du hirugarren mailan arituko dela hurrengo denboraldian, gaur Irubat taldea menderatu ondoren. 0-1 irabazi dute aiaraldearrek Gasteizen eta gola ez da heldu 94. minutura arte, epika apurra emanda garaipenari.
Klubeko presidenteak zoragarritzat jo du denboraldia. Hasiera ona izan zuten, baina gero emaitza krisialdia izan zuten, bolada batean ez baitzuten lortu irabaztea.
Dena aldatu zen otsailean. Alde batetik, pare bat jokalari berri ekarri zituzten. Bestetik, lesioak zituztenak itzuli ziren.
Gauzak horrela, sekulako marka positiboa ezarri du taldeak, hamalau garaipen izan baititu jarraian. Gaurko emaitzarekin denboraldia borobildu dute.
Argazkiak: Amurrio Club