Txokogorrik 40. urteurrena ospatu zuen larunbatean egun osoko egitarauarekin eta adin anitzeko bidelagun ugari batu ziren.
Goizeko hamarretatik gauera arte luzatu zituen Txokogorrik 40. urteurreneko ospakizunak. Lehenik eta behin, txupinazoa jaurti zuten eta gero patata tortilla lehiaketa, ekitaldia, umeentzako puzgarriak, herri bazkaria eta kontzertuak eskaini zituzten, eguraldia lagun.