Auzoko frontoian babestu dira San Joseko bizilagunak gaurko euri zaparradetatik. Bertan egin dute urteroko babarrun-jana, ehundik gora lagunekin.
Arratsaldean eman diote jarraipena egitarauari, eta goizeko ordu txikiak arte luzatuko da jaia, frontoian bertan zein gaztetxean.