Alaves eta Athleticen arteko partidua baliatu zuten atzo Tubos Reunidoseko langileek kaleratzeen aurkako aldarriak jendarteratzen jarraitzeko. Gasteizeko Mendizorroza estadioaren aurrean egin zuten elkarretaratzea horretarako.
Hurrengo astea nahiko garrantzitsua izango da Amurrioko fabrikako greba mugagabearentzat, ostegun goizean langileen batzarra egiteko deia zabaldu baita lanuztearekin jarraitu edo ez bozkatzeko.
Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak