Mendiko Eskolak 55. urteurrena ospatuko du ekainaren 6an eta Lucas Rey, Lucio del Alamo eta Matias Landaburuko ikasleak ere deitu dituzte parte hartzera

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 11

Mendiko Eskolako jarduera bat, artxibo irudi batean.

55 urteetan hezkuntza proiektuaren ikasle izan diren guztiak gonbidatu nahi izan ditu Mendiko Eskolak. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako ekainaren 6rako. 

Mendiko Eskolak 55 urte bete ditu aurten eta hezkuntza zentroko arduradunek hamarkada hauetan egindako ibilbidea gogoratu eta goraipatu nahi dute ekainaren 6an ospatuko duten jaiarekin.

Komunitate osoa batu nahi dute egun horretan (ikasle eta irakasle ohiak, familiak...) eta gogoratu ikastetxearen historia 1970ean hasi zela: "Garai hartan “La Comarcal” izenez ezagutzen zen eskola. Ordutik hona, eskola hazi, eraldatu eta egokitzen joan da, Amurrioko eta Aiaraldeko errealitatearekin batera. Euskara, hezkuntza publikoa, inklusioa eta komunitatea izan dira beti gure ardatzetako batzuk, eta belaunaldi askoren bizitzaren parte izateko aukera izan dugu".

Horrez gain, Mendiko Eskolak beste proiektu batzuk barnebiltzen dituela ere azpimarratu dute: "Lucas Rey, Lucio del Alamo eta Matias Landaburu bezalako ikastetxeen ibilbidea ere gure historiaren parte da. Izenak, eraikinak eta egiturak aldatuz joan diren arren, belaunaldiz belaunaldi mantendu dena komunitatea bera izan da. Bide horren guztiaren ondorioz, 2020an hartu zuen ofizialki Mendiko Eskola izena".

Egitarauari dagokionez, honako hau iragarri dute:

  • 11:00 // Hasiera ekitaldia
  • 12:00 // Poteo musikatua herrian, erakusketa eskolan eta umeentzako jarduerak
  • 13:00 // Ikasle berriei harrera eta 6. mailakoei agurra
  • 13:45 // Herri bazkari txikia (12 urteko bitartekoentzat)
  • 14:30 // Herri bazkaria helduentzat
  • 15:00 // Puzgarriak
  • 16:00 // Bingoa eta zozketa
  • 17:00 // Apar festa
  • 18:00 // DJ
  • 20:00 // Bixkor Txaranga

Herri bazkariko tiketen prezioa bost eurokoa izango da umeen kasuan eta hamabostekoa helduen artean. Mendiko Eskolan eta Guk tabernan daude salgai edo Rural Kutxan egin daiteke diru sarrera izen eta abizenak adierazita (ES76 3008 0214 1357 4231 3728 kontuan).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide