Etorkizuna Futbol Eskolaren udako campusean izena emateko epea ireki dute

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 13a

2007 eta 2020 artea jaiotako haur eta gazteek parte hartu ahalko dute campusean. / Etorkizuna

Lau astez luzatuko da ekimena eta ekainaren 9ra arte dago izena emateko epea.

Ekainaren 9ra arte egongo da irekita Etorkizuna Futbol Eskolaren udako campusean izena emateko epea. 2007tik 2020ra bitartean jaiotako haur eta gazteei zuzenduta egongo da, neska eta mutilentzat, eta “futbolean gozatu eta lagun berriak egiteko aukera” eskainiko du, antolatzaileek azaldu dutenez. 

Lau txanda atondu dituzte horretarako:

  • 1. astea: Ekainak 22tik 26ra
  • 2. astea: Ekainak 29tik uztailak 3ra
  • 3. astea: Uztailak 6tik 10era
  • 4. astea: Uztailak 13tik 17ra

Goizez izango dira saio guztiak, 9:30etik 13:30era.

Prezioa, aldiz, denboraren araberakoa izango da:

  • 1 aste egoteko: 90€ / 70€ (anai-arrebentzat)
  • 2 aste: 130€ / 110€
  • 3 aste: 170€ / 150€
  • 4 aste: 200€ / 170€

Futbolaz harago

Etorkizunako kideek nabarmendu dute ez direla pilotaren atzetik egotera mugatuko, bestelako jarduerak ere egingo baitituzte: igerilekura irteerak, jolas bereziak edota sorpresak.

Horrez gain, hamaiketakoa ere eskainiko dute egunero, eta parte hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du opari. 

Klubeko kideek nabarmendu dute “urte osoan haur eta gazte askok” praktikatzen dutela futbola, “laguntasunean eta balioetan oinarritutako giro familiar batean”.

Aitortu dute “eskola txikia” direla, baina uste dute horrek egiten duela Etorkizuna berezi. “Denok elkar ezagutzen dugu, gertuko tratua dugu eta haur bakoitza garrantzitsua da guretzat. Amurrion gaude, Reforren, eta bertan egunero ilusioz entrenatzen eta hazten jarraitzen dugu”, azpimarratu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide