Gaur goizean hasi da Tubos Reunidoseko zuzendaritza Amurrioko lantegira lanera sartzeko autobusak antolatzen. 5:30ak pasata iritsi da lehena, eta grebalariek txalo ironikoen artean egin diote harrera. Presentzia poliziala txikia izan da aurreko ostegunekoarekin alderatuta, ez baita brigada mugikorra egon, eta ez da inolako gatazkarik gertatu, lehen txanpan behintzat.
Izan ere, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak laneko txanda guztietan (goizekoan, arratsaldekoan, gauekoan zein bulegoetakoan) du autobusa antolatzeko asmoa, Aiaraldea Komunikabideak jakin ahal izan duenez.