Amarekin goxo-goxo telesaila grabatu zuten martxoan Amurrion eta Urduñan. Lau ataleko ikus-entzunezkoa izango da, eta udazkenean estreinatuko dute EITBren Primeran plataforman. Lander Otaolak eta Ane Nafarratek zuzendu dute proiektua, eta Aitziber Garmendia eta Sambou Diabyk hezur-haragitu dituzte protagonistak.
Aiaraldea Komunikabideak lauekin hitz egiteko aukera izan zuen Amurrioko parkean eginiko grabaketan:
Azaldu dutenez, komedia bat da Amarekin goxo-goxo, eta 35 urterekin amarekin bizitzeari utzi egiten dion pertsona baten istorioa du ardatz.