PKF Attest izango da Tubos Reunidoseko hartzekodunen konkurtsoaren administraria. Konpainiak aholkularitza eta auditoretza zerbitzuak eskaintzen ditu eta 2025ean 80 milioi euro fakturatu zituen.
La Navalen likidazioa egikaritu zuen Sestaon eta Mazacruz taldea ere likidatu zuen 2024an. Larios familiaren negozioak barne biltzen zituen Mazacruzek eta 615 milioi eurotan zegoen baloratuta. Kasu horretan prozedura abiatu zuten senideen arteko talkengatik.
Sindikatuek informaziorik ez
Albisteak ezustean harrapatu ditu sindikatuak, zeinek adierazi dioten Aiaraldea Komunikabideari komunikazioa jaso dutela epaitegira joateko maiatzaren 26an administrariarekin eta enpresarekin. Edonola ere, eurei ez diete zehaztu administrari konkurtsalaren ardurak nork hartuko dituen.
Maiatzaren 26ko bilera, erabakigarria espedienteari dagokionez
Iturri sindikalek azpimarratu dute hiru aldeek egingo duten bilera oso garrantzitsua izango dela, jakinaraziko baitiete espedienteak aurrera egingo duen, atzera botako duten edo bestelako neurriak proposatuko dituzten.
Halaber, greba deitu duten sindikatuek erantsi dute enpresak gaur ordaindu dituen autobusetan fabrikako langile oso gutxi sartu direla eta lan egitera joan direnak bulegokoak direla, multinazionaleko egiturakoak gehienak.