ESK sindikatua greban jarraitzearen alde agertu da Tubos Reunidosen eta ELAk eta LABek bihar azalduko diete langileei euren jarrera

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 14a

Tubos Reunidoseko langileen mobilizazioa Bilbon./ Aiaraldea

Langile antolakundeak oharra plazaratu du adierazteko grebaren helburua dela enplegua erregulatzeko espedientea bertan behera gelditzea eta hori ez dela lortu.

Bihar greba mantendu duten sindikatuek bilera egingo dute langile guztiekin eta, momentuz, ESK-k bere planteamendua zein den iragarri du prentsa ohar bidez. ELAk zein LABek euren afiliatuekin bilerak egin dituzte eta adostu dute zer proposatuko duten, baina ez dute zabalduko Tubos Reunidoseko behargin ororekin batu arte.

ESK-k, bere aldetik, berretsi du greba jarraitzea dela bere hautua, helburua nagusia enplegua erregulatzeko espedientea bertan behera geratzea delako. Hartzekodunen konkurtsoa hasi zenetik neurri hori eten da, baina ez da desagertu, zuzendaritzak dokumentazioaren barruan sartu baitzuen.

Gauzak horrela, ESKren aburuz, espedientea mehatxu bat da eta lanuzteek jarraitu behar dute. 

Altzairutegia eta logistikarekin aurrera egin

Sindikatuak uste du espedientea berriro aktibatuz gero, hartzekodunen konkurtsoak ez lukela enpresa salbatuko, zatituta geratuko litzateke eta, behin altzairutegia itxita eta logistika kanporatuta. Hori gertatuko balitz "Tubos Reunidosek ez luke industria etorkizunik", adierazi du ESK-k.

Antolakundeak gogoratu du maiatzaren 26an bilera dagoela zuzendaritza eta administrariarekin eta orduan espedientea bertan behera geratuko balitz, bestelako egoera sortuko litzateke, baina ez gaur gaurkoz.

ESKren iritziz, grebari eusteak ahalbidetuko du administrariari erakustea langileak antolatuta daudela eta lantegia defendatzeko prestutasuna dutela. Halaber, sindikatuak salatu du kinka ez dela greba edo enpresa ixtea, azken horren ardura zuzendaritzaren kudeaketa penagarria izan baita. ESKren ustez, greba da lanpostuak babestea industria txikizioaren kontra eta administraria presionatzeko dagoen bide bakarra, jarduera baldintzatzeko modua baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide