Sindikatu guztiek deituta, ikuskizuneko sektoreko langileek greba historikoa izango dute bihar, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa desblokeatzeko.
Horri buruz mintzatu da Ander Tejerina amurrioarra eta Teknikariok sindikatuko kidea gaur, eta datu aski esanguratsuak utzi ditu kontzialiaziorako dituzten oztopoei buruz edota sektorea batzearen zailtasunaz.
Hala eta guztiz ere, baikortasunerako osagaiak ere mahairatu ditu eta sortzaile askoren elkartasuna aipatu du Tejerinak, etxetik hasita. Izan ere, Kuskua elkarteak bihar egingo zuen ikuskizuna bertan behera utzi du lanuztea errespetatzeko, nahiz eta Amurrio Antzokia beteko zuen.