Geroz eta gutxiago falta da Amurrion ekainaren 14an ospatuko den Araba Euskaraz jairako, eta Aresketa Ikastolako hekuntza komunitatea motorrak berotzen ari da zita horri begira. Atzo ikasle ohien txanda izan zen, ehundik gora batu baitziren parkean eginiko topaketan eta bazkarian.
Hurrengo zita datorren asteko larunbatean izango da, maiatzak 23. Eskubaloi topaketa egingo dute goiz osoan zehar Bañueta kiroldegian, kimuen kategoriako eskualdeko zein eskualdetik kanpoko jokalariekin.
Argazkiak: Inma Gartzia Muñoz