Tubos Reunidos

Tubos Reunidoseko langileen aparteko lan ordu metatuak zorra bilakatu nahi ditu enpresak

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 25a

Tubos Reunidoseko langileen mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

Sindikatuek ekainaren 1ean egingo den bilera baliatu nahi dute administrariari galdetzeko horri buruz, baina legez kontrakotzat jo dute neurria.

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak adierazi die langileei hartzekodunen konkurtsoa baino lehen metatutako lanorduak zorra bilakatzeko asmoa duela. Lanordu horiek dira, zehazki, urteko lanaldi kopurutik kanpo egindakoak.

Sindikatuek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari zuzendaritzak iradoki duela administrariaren erabakia dela, baina langileen antolakundeek zalantzak dituzte eta ekainaren 1ean Amurrion bertan egongo den bileran galdetuko diote horri buruz konkurtsoa kudeatzeko hautatutako enpresari berari.

Izan ere, zenbait sindikatuk ziurtatu dute neurri hori ezin dutela hartu, lan hitzarmen kolektiboan jasota baitago: "Lan hitzarmena ez da bertan behera geratzen hartzekodunen konkurtsoa abiatzeagatik".

Halaber, langile erakundeei ez zaie koherentea iruditzen konkurtsoa baino lehen sortutako aparteko lanordu horiek modu librean ezin baliatzea, lan hitzarmenak jasotzen duen moduan, eta hortik aurrera, aldiz, bai. "Ezberdintasun bakarra da lehen gure arduradunari jakinarazi behar geniola lanordu horiek hartuko genituela eta hemendik aurrera giza baliabideen atalari komunikatu behar diogula", erantsi dute sindikatuek.

Elkarretaratzea ekainaren 1ean

Bihar epaitegian egin behar zuten bilera bertan behera geratu denez, enpresa batzordeak ez du egun osoko lanuztea egingo. Dena den, ekainaren 1ean administraria Amurrioko lantegira bertaratuko denez, ogitartekoaren tartea erabiliko dute elkarretaratzea egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide