Herriko bi enpresek euren bermutak saltzeko postuak prestatu zituzten, baina ikuskizunaren gatza eta piperra karpa azpian zegoen.
Han, adituek osatutako epaimahaiaren aurrean egin zuten bermut koktelen lehiaketa. Edarien oinarria Amurrion ekoizten diren produktuak ziren.
Gainera, koktel batzuk dastatzeko parada egon zen, ohiko bermutaz beste modu batean gozatzeko.