Euskadiko Txirrindularitza Txapelketako etapa egin zuten Amurrion larunbatean

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 28a

Junior kategoriako txirrindulariek egun izugarri beroa izan zuten larunbatean, baina abiadura handian egin zuten ibilbidea.

Junior mailako Euskadiko Txirrindularitza Txapelketako etapa egin zuten Amurrion larunbatean. 111,5 kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek eta sekulako beroari egin behar izan zioten aurre. 

Hala ere, herrigunetik behin baino gehiagotan igaro ziren kirolariak ziztu bizian eta sailkapenaren lehenengo postuak horrela banatu zituzten:

  1. Aner Irizar
  2. Eneko Ugartemendia
  3. Amets Eguren
  4. Manex Larrañaga
  5. Lier Maguregi

Esprintean erabaki zen lasterketa, bideoan ikus daitekeen moduan:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide