Dena prest Amurrion Orbea Gravel Aiaraldea ekimena hartzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko ekainaren 2a

Maiatzaren 28an aurkeztu zuten kirol-proba, erakundeetako eta kirol munduko ordezkariekin. / Aiaraldea.eus

Orbea Gravel Aiaraldea bizikleta martxaren lehenengo edizioa aurkeztu zuten iragan maiatzaren 28an. Izaskun Bengoa eta Haimar Zubledia izango dira kirol-probaren enbaxadoreak.

Luxuzko gonbidatuekin aurkeztu zuten iragan maiatzaren 28an Orbea Gravel Aiaraldea bizikleta martxa. Ekainaren 6an Amurrion ospatuko den kirol probak Orbea Gravel Rioja Alavesa edo Orbea Monegros proba entzutesuen lekukoa hartuko du, Arabako Txakolina ardatz.

Izaskun Bengoa eta Haimar Zubledia txirrindulari profesional ohiek egin zituzten ekimenaren enbaxadore lanak ostegunean Amurrioko Refor enpresaldean egindako aurkezpen ekitaldian. Probaren nondik norakoak zehaztu zituzten bertan.

Bi ibilbide proposatu dituzte antolatzaileek, eskualdeko natur-inguruneak bertatik bertara ezagutzeko. Ibilbide laburrak 57 kilometroko luzera izango du eta 1.400 metroko desnibela. Proba luzean izena eman duten kirolariek, ordea, 90 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, 2.100 metroko desnibelarekin.

"Orbea Gravel Aiaraldea aukera bat da gure lurraldea zikloturismoaren esparruan erreferentziazko helmuga gisa kokatzen jarraitzeko, kirola, jasangarritasuna eta kultura sustapena uztartzen dituen garapen eredu baten alde eginez. Horrelako ekimenek bisitariak erakartzeaz gain, jarduera ekonomikoa sortzen, tokiko nortasuna indartzen eta gure eskualdeak dinamizatzen laguntzen dute", adierazi zuen Ana del Val Kultura eta Kirol foru diputatuak ekitaldian.

Orbeak "premiun esperientzia" gisa definitu du hitzordua. Hori dela eta, dortsal kopuru mugatua jarri dute eskuragarri; 500 orotara. Abenduan ireki zuten izen-emate epea eta maiatzaren 25ean itxi zuten.

Ekainaren 6koa, ordea, ez da bizikleta martxa soil batera mugatuko. Aurreko egunean (ekainak 5) hasiko dituzte jarduerak Amurrioko erdigunean. Irekiera ekitaldi ofiziala eta dortsal banaketaz gain, herri kirol erakustaldia edota zuzeneko musika ere eskainiko dute. Larunbatean, gainera, , Putxeren Euskadiko egungo txapeldunak berak prestatutako eltzeko babarrunak dastatzeko aukera egongo da ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide