Iraia Martin Gotik liburua argitaratu berri du: Sobrevivir a ser adolescente. Izenburuak adierazten duen moduan, nerabezaroari buruzko hausnarketa da, nahiz eta amurrioarra oso gaztea den (18 urte). Jadanik Amurrioko Bai Bada liburudendan salgai dago eta Casa del Libro, Amazon, El Corte Inglés eta Fnac plataforma eta enpresa handiek ere izango dute.
Iraia Martin Gotik aitortza liburua idatzi du eta Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez: "Islatu dut nerabezaro guztiak ez direla zoriontsuak".
Berea izan da horietako kasu bat eta bere sufrikarioak unitate psikiatrikotan bi aldiz sartzera eraman zuen. Esperientzia gogorrak izan dira amurrioarrarentzat, baina zer pentsatu ere eman diote.
Liburuarekin bizipen horiek partekatu nahi ditu eta espero du beste batzuentzat lagungarria izatea. Laster egilearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du Aiaraldea Komunikabideak.