Eguraldia lagun 600 txirrindulari baino gehiago abiatu dira Orbea Gravel Aiaraldea martxaren irteera lerrotik. Estreinako edizioa da aurtengoa eta, honekin batera, Orbea Gravel Rioja Alavesa edo Orbea Monegros kirol proba entzutetsuen lekukoa hartu du Amurriok.
Luxuzko enbaxadoreak izan ditu probak bere lehenengo urtean: Izaskun Bengoa eta Haimar Zubeldia txirrindulari profesionalak. Bengoak berak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu martxa abiatu aurreko momentuetan: