Etorkizunera begira ospatu du Mendiko Eskolak 55. urteurrena

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko ekainaren 7a

Egun osoko egitarauarekin ospatu zuen atzo Amurrioko Mendiko Eskolako hezkuntza komunitateak ikastetxearen 55. urteurrena. Gaur egungo ikasleek denboraren-kapsula lurperatu zuten, etorkizuneko ikasleentzako mezuz betea.

Pandemia betean Amurrioko Mendiko Eskolak ezin izan zuen mende erdiko ibilbidea ospatu. Atzo, ordea, ikastetxearen 55. urteurrena egun osoko jaia bihurtu zuten.

Gaur egungo ikasle eta ikasle ohiek, irakasle eta irakasle ohiek... denek egin zuten bat ikastetxearen ibilbidea oroitu eta kalitatezko hezkuntza publiko eta euskaldun baten alde egindako lana goratzeko. Egun osoko egitaraua prestatu zuten horretarako. Ekitaldia, erakusketa, haurrentzako jolasak, txaranga edota herri bazkaria izan ziren burututako jardueretako batzuk.

Etorkizunera begira

Gaur egungo ikasleek denbora-kapsula lurperatzeko baliatu zuten urteurreneko ekitaldi nagusia. Dozenaka mezu eta amets utzi dizkiete etorkizuneko Mendiko Eskolako ikasleei. Izan ere, eskolaren 75. urteurrenean berreskuratuko dute bertan sartutakoa.

Argazkiak: Endika Diaz eta Aimar Gutierrez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide