Urtero bezala, Apdemako kideek aisialdirako topaketa egin zuten larunbatean Amurrion, ikasturte amaiera elkarrekin ospatzeko.
Ohiko eskema izan zuen egitarauak. Poteoarekin eta txarangarekin hasi zuten eguna, eta Zabaleko ikastetxeko frontoira joan ziren gero. Mugendo eta euskal dantza erakustaldiak egin zituzten bertan, bazkariari paso eman baino lehen. Ondoren, arratsaldea luzatzeko aukera izan zuten bildutako ehundik gora lagunek, musikarekin, meriendarekin eta talde argazkiarekin.
Adimen ezintasuna duten Arabako herritarrek eta euren familiek osatzen dute Apdema elkartea. 1.500 familia baino gehiagok parte hartzen dute, eta taldeak pisu nabarmena du eskualdean ere.
Argazkiak: Apdema elkartea