Egitarau oparoa XVII. Ahuntz Eguna ospatzeko Baranbion

Maider Ramirez Martin 2026ko ekainaren 10a

Ahuntzak izango dira eguneko protagonistak. / Aiaraldea.eus

Abere azoka, ahuntz txapelketa, herri kirolak, bazkaria, kontzertuak... ekintza sorta zabala prestatu dute larunbat honetan Ahuntz Eguna ospatzeko Baranbion.

Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute Baranbioko Administrazio Batzarreko kideek Ahuntz Eguna ospatzeko larunbat honetan. 8:30ean abiatuko da programa Aztarna elkartearekin eskutik, martxa etnografikoarekin, eta Colapso rock taldeak itxiko du, iluntzeko zortzietan eskainiko duen kontzertuarekin. Ekintza mordoa egongo dira bitartean. 

Garrastatxun jarri dute lehenbiziko hitzordua. Bertatik abiatuko da Aztarna elkarteak prestatutako ibilaldi etnografikoa. Eguraldiaren iragarpenak baldintzatuko du ibilbidea, baina printzipioz, honako hau da asmoa: Pikaza baserritik irtetea eta bertako erletxea bisitatzea. Ostean, Katzabasora hurbiltzea eta Anbotoko anderearen eta ikazkinaren fenomenoa deskubritzea. Otegiren artzain txabola izango da hurrengo geltokia eta arbasoen ahuntz eta ardien artzaintzaz gehiago jakiteko parada egongo da. Nafarkorta ingurua ere bisitatzea da asmoa eta hamaiketakorako unea ere egongo da.

Bitartean, 9:00etan hasiko da abereen azoka eta XVII. Ahuntz lehiaketa. Herri kirol erronka abiatuko da 11:00etan eta meza ere egingo dute eguerdian. Trikitxa doinuek alaituko dute eguna 12:30etik aurrera, eta ahuntz haragia dastatzeko aukera egongo da. 

Lehiaketaren sari banaketa 14:00etan izango da eta horren ostean bazkaria, 15:00etan. Bi kontzerturekin amaituko da eguna: Gauargi erromeriarena 17:00etan eta Colapso rock taldearena 20:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide