Amurrioko Gazte Eguna ospatu zen larunbatean, "Hari beretik" lemapean. Goizean abiatu zuten egitaraua gazte sortzaileen azokarekin eta grafiti txapelketarekin. Arratsaldean eta gauean, aldiz, musika eskaintzak hartu zuten protagonismoa, goizeko ordu txikiak arte.