Euskadiko Mendi Txirrindularitza Txapelketa Amurrion egon zen jokoan larunbatean

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 16a

Eskualdeko bi ordezkari egon ziren lehen sailkatuen artean, Iñaki Carro gailendu zen Master 40 kategorian eta Mikel Llorente bigarren izan zen juniorren artean. 

Euskadiko Mendi Txirrindularitza Txapelketa lehiatu zen larunbatean Amurrioko Refor kirolgunean, herriko Kuskumendi MTB taldeak antolatuta. Ehun txirrindularik baino gehiagok parte hartu zuten lasterketan, nahiz eta bero handia egin eta, gainera, eskualdeko kirolariek podiuma zapaldu zuten.

Adin anitzeko kirolariak bertaratu ziren Amurriora, baina bi kategoriatan nabarmendu ziren Aiaraldeko parte-hartzaileak. Alde batetik, Iñaki Carro Master 40 kategoriako irabazlea izan zen eta juniorren artean, aldiz, Mikel Llorente hirugarren izan zen proban eta bigarren Euskadiko Txapelketan.

Argazkiak: Kuskumendi MTB

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide