III. Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Biltzarra egin dute aste honetan Donostian adinduen zahartze aktiboa ardatz hartuta. Gauzak horrela, gaur egitasmoaren ordezkaritza batek Amurrio bisitatu du tokiko Nagusien Kontseiluaren funtzionamendua ezagutzeko. Azalpenak eman ez ezik, herriko adinduek antzezlana ere prestatu dute Amurrio Antzokian.
Argazkiak: Rosa Maria Saez Oribe