32°-ko tenperaturak izan ostean, Amurrioko Tipi-Tapa Haurreskolako gurasoek sinadurak bilketa abiatu dute neurriak exijitzeko

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 30a

Haurreskolan hartutako tenperaturen irudi bat.

Amurrioko Udalak hozte sistema eramangarria bidali du haurreskolara, baina gurasoek bestelako esku-hartzeak eskatu dizkiete erakundeei.

Amurrioko Tipi-Tapa Haurreskolako guraso eta tutore legalek sinadura bilketa abiatu dute hemen. Izan ere, salatu dutenez, azken asteetako muturreko beroak 32° tenperaturak utzi ditu zentroan.

Gurasoek azpimarratu dute egoera horrek eraman dituela hezitzaileak 0 eta 2 urte bitarteko umeak etengabe hidratatzera, bero kolpeen beldur.

Adingabeen arduradunek adierazi dute lana eta familia kontziliatzeak ezin duela ekarri umeen osasuna arriskuan jartzea.

Eskaera

Gurasoek kexa kolektiboa aurkeztu diete Amurrioko Udalari eta Haurreskolen Partzuergoari eta aldarrikatu dute ezinbestekoa dela Tipi-Tapan dauden hiru espazioetan klimatizazio gailuak egotea.

Izan ere, Udalak aire girotuko makina eramangarriaz hornitu du haurreskola, baina gurasoek ez dute uste hori nahikoa denik.

Gauzak horrela, euren eskaerak honako hauek dira:

  • Pertsianak lehenbailehen konpontzea, isolamendu termikoko funtzioa berehala bete dezaten.
  • Kristalak eta zentroko leihoak berritzea, isolamendu termiko duina eta segurua bermatzeko, etorkizuneko bero-boladei begira.

Halaber, Tipi-Tapako familia erabiltzaileek honakoa aipatu dute: "Administrazioari gogorarazten diogu haurrak babestu behar dituela eta ikastetxeetan osasun eta segurtasun araudia bete behar duela".

Arazoa Eusko Jaurlaritzaren teilatuan

Egoera hori, edonola ere, ez da soilik Amurrion jazo. Izan ere, maiatzean Bilboko zenbait ikastetxe publiko mobilizatu ziren ikasle batzuk ospitaleratu behar izan zituztelako bero kolpeen ondorioz.

Hori dela eta, Begoña Pedrosa Hezkuntza Sailburuak iragarri zuen erosotasun termikorako plana garatzen ari direla eta lau ikastetxetan hasiko dutela programa pilotua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide