Dozenaka ikusle eta zaletu bildu ditu Egurre Jam-en laugarren edizioak

Txabi Alvarado Bañares 2026ko uztailaren 5a

Egun osoko egitaraua antolatu zuten atzo Amurrioko bowl-aren inguruan. 

Egurre Jam ekimenaren laugarren edizioak girotu du Amurrioko larunbata. Goizeko hamarretan hasi zen egitaraua. Hainbat parte hartzailek herriko hainbat txoko bisitatu zituzten, tokian tokiko hiri-altzariekin trikimailuak egiteko. Bazkari herrikoia egin zuten gero bowl-aren inguruan, eta bertan igaro zuten arratsaldea, hainbat erakustaldi eta txapelketarekin. Cabron Dandy taldearen rockak girotu zuen iluntzea. 

Kirol disziplina hori zabaltzeko baliatu nahi izan dute antolatzaileek egitasmoa. Era berean, bowl-a handitzeko beharra ere jarri dute mahai gainean, maila txiki eta ertainerako espazioa behar dela iritzita. 

Argazkia: Jabizi Ekoizpenak (@jabizi_sportmedia)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide