Mirat Team taldeak erabateko nagusitasuna erakutsi du III. Emakumeen Aiarako Biran

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko uztailaren 27a

Gemma Toledo gailendu da Emakumeen Aiarako Biraren III. edizioan. Mirari Gotxi amurrioarrak bigarren postua erdietsi du sailkapen orokorrean, txapeldunarengandik bi segundo eskasera.

Azken unera arte lehia bizia izan da Emakumeen Aiarako Biraren III. edizioan. Ostiralean hasi zuten kirol-proba Orozkon, eta atzo jokatu zuten azken lasterketa Amurrion.

Salamancako Vega Iglesias txirrindulari gaztea izan zen Amurrioko helmuga zeharkatzen lehenengoa. Lehenengo urteko kadetea da Iglesias baina nagusitasuna erakutsi zuen azken esprintean. Erabateko nagusitasuna erakutsi zuena Vegaren Mirat Team taldea izan zen ere. Etapa garaipena lortzeaz gain, talde onenaren saria ere eskuratu zuten Salamancakoek, bai eta sailkapen nagusiko lehenengo postua ere.

Gemma Toledo txapeldun, Mirari Gotxi bi segundora

Hiru jardunaldiren ostean Amurrion ebatzi zen Emakumeen Aiarako Biraren III. edizioa. Gemma Toledo Mirat Team taldeko txirrindularia izan da aurtengo edizioko txapelduna. Mirari Gotxi amurrioarrak bigarren postua erdietsi du, liderrarengandik bi segundo eskasera geratu ostean. Toledoren taldekide den Vega Iglesiasek osatu du podiuma.

Horrela geratu dira sailkapen orokorreko lehenengo bost postuak:

  1. Gemma Toledo Vilar (Mirat Team) / 3:05:02
  2. Mirari Gotxi Olartekoetxea (Baqué Movistar Team) / +0:02
  3. Vega Iglesias Diaz (Mirat Team) / +0:05
  4. Noa Vega Bilbao (Baqué Movistar Team) / +0:06
  5. Malen Yurrita Blanco (Zu-k Limousin) / +0:09

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide