EGITARAU OSOA

Ehun jarduera baino gehiago egongo dira Amurrioko Jaietan

Txabi Alvarado Bañares 2026ko uztailaren 28a

Gaur eguerdian aurkeztu dute Amurrioko Jaien egitaraua. Süne eta Benito Kamelasek joko dute, eguzki-eklipsea ikusteko kalejira egingo da eta kiosko zaharra atonduko dute indarkeria matxisten prebentzioa sustatzeko. 

Plazaratu dute dagoeneko Amurrioko Jaien egitaraua. Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, ehun jarduera baino gehiago bildu dituzte programan, "auzokideen, koadrilen, elkarteen eta kolektiboen inplikazioari esker". 

Musika eskaintza oparoa egongo dela nabarmendu dute, Benito Kamelasek, Sünek, La Polakak edota Txapela Bravak joko baitute, Oxabi eta Zutik erromeriekin eta hainbat DJrekin batera. 

Horrez gain, Txosna solidarioa egongo da berriz Juan Urrutia plazan. Aurten Ezina Ekinez Egina elkarteko kideek kudeatuko dute, euren jarduna finantzatzeko. Horrez gain, barraketan "aniztasun funtzionala errespetatzen" jarraituko da ere, une jakin batzuetan "soinu eta argi estimuluak murriztuz" eta "pirotekniaren erabilera mugatuz". 

Indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko aldarria ere zabaldu dute. Ildo horretan, iragarri dute plazako kioskoan jarriko dutela informazio eta prebentzio gunea. Dena dela, gogorarazi dute  indarkeria matxistaren aurka egitea "komunitate osoaren inplikazio kolektiboa eskatzen duen zeregin kolektiboa dela". 

Hemen ikusi daiteke Amurrioko Jaietako programazioa osorik:

EGITARAU OSOA 

Abuztuak 09, igandea

21:30 // Zinema Kalean: Wolfang - Parkean

Abuztuak 11, asteartea

20:00 // Kuadrillen arteko soka salto lehiaketa - Karrozak egiteko gunean

Abuztuak 12, asteazkena: Txupinazo Eguna

11:00 // Amurrio Hiria Pilota Txapelketaren finalak - Udal pilotalekuan

13:00 // Kuadrillen aurkezpena - Juan Urrutia plazan

17:00 // Txapela jaurtiketa  - Iturralde kalean

17:00 // Battuere batukada - Juan Urrutia Plazan

17:30 // Eguzki eklipsea behatzeko betaurrekoen banaketa - Juan Urrutia Plazan

18:15 // Pregoiaren irakurketa - Kuskua elkartearen eskutik, udaletxeko aretoan

18:45 // Kuadrillen ordezkarien aurkezpena - Udaletxean

19:00 // Txupinazoa eta Iguarrakoren jaitsiera, jarraian, eklipsearen kalejira Zaprist Elektrotxarangarekin

19:00-22:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea - Elexondo pasealekuko kiosko zaharrean

20:30 // Etxebarria aita-seme trikitilariak - Etxe-zuri Plazan

20:30 // La Polaka - Juan Urrutia plazan (Elkartasun txosna egongo da)

22:00// NØT - Juan Urrutia plazanElkartasun txosna egongo da

22:30 // Disabuxa - Txosnagunan, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta

23:45 // Oxabi erromeria - Juan Urrutia plazan (Elkartasun txosna egongo da)

03:00 // Xaukena Xauk DJ - Juan Urrutia plazan (Elkartasun txosna egongo da)

Abuztuak 13, osteguna: Haurren eta Adinekoen Eguna

10:00-14:00 // Amurrioko haurren txupeteak jasoko dira Iguarrakori emateko - Udaletxearen sarreran

10:30 // Hiribilduko pertsona zaharrenari makila ematea - Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, jarraian, trikitiarekin paseoa elizaraino

11:00 // Paella lehiaketaren hasiera - Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta

11:00 // Meza - Santa Maria parrokian Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin. Meza bukatzean, udalbatzak egoitza bisitatuko du

11:00-14:00 // Haurrentzako jolasak eta tailerrak - Udal parkean

11:30-13:30 // Betijai fanfarrea, bereziki adinekoei eskainitako kalejira

11:30 // Jostailuzko moto lasterketak - Parkean

12:00 // Buruhandien irteera - Parkean

12:30 // Adikoentzako mokadua eta musika-animazioa - Juan Urrutia plazan, Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik

13:30 // Apar-festa - GUK eskulturan

14:00 // Haurrentzako bazkaria - Udal parkean, Amurrioko Eskaut Taldea eta Aurreraka taldea

14:00 // Senidetasun bazkaria - Mendikoko frontoian

14:15 // Paellen aurkezpena, paella lehiaketaren sari banaketa eta herri bazkaria - Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta

16:00 // Dantzaldia Ganeko taldearekin - Mendikoko frontoian

16:00-20:00 // Iguarrakoari bisita - Udaletxeko areto nagusian

16:00 // Kalaka jokoak - Parkean 

16:00 // Zirku tailerra - Juan Urrutia parkean. Arabako Bizi Programa. Vital Fundazioa

17:00 // Biziraun erromeria - Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta

18:00 // Buruhandien irteera

19:00 // Amurrio-Beasain, futbol partida-  Basarteko zelaian

19:00 // Ongi Etorri Paradisura ikuskizun familiarra - Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan. Arabako Bizi Programa. Vital Fundazioa

19:00-22:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea - Elexondo pasealekuko kiosko zaharrean

19:30 // Trial erakusketa - Eliza inguruan

19:30 // Ibizako poteo musikala - Herrian zehar

20:30 // Burrunba Elektrotxaranga - Herrian zehar

22:00 // Zezensuzkoa - Elexondo kalean

22:00 // Kontzertuak: Xendra, Olloki eta Herio - Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta

22:30 // Macrorquesta Jamaica Show - Juan Urrutia plazan

02:30 // DJ Arriaga - Gazte Karpan, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta

Abuztuak 14, ostirala: Kuadrillen Eguna

09:30 // XV. Marmitako Lehiaketa - Juan Urrutia plazan, Amurrioko Su-gozotan elkarte gastronomikoak antolatuta

10:00 // Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa - Juan Urrutia plazan

11:00-14:00 // Haurrentzako jolasak eta tailerrak - Parkean

11:00 // Xake partidak, aldiberekoak zein haurrentzakoak- Parkean, Amurrioko Xake Taldearen eskutik

13:00 // Ikusgune LGTBIAQ+ sentziblizazio gunea - Kiosko zaharrean

13:00 // Lapikoen aurkezpena eta marmitako dastatzea, Amurrioko Su-gozotan elkarte gastronomikoak antolatuta

13:30 // Perretxiko dastaketa - Larrinagako oinezkoen gunean, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik

13:30 // Apar-festa - GUK eskulturan

14:00 // Marmitako lehiaketaren sari banaketa, Amurrioko Su-gozotan elkarte gastronomikoak antolatuta

15:00 // Kuadrillen bazkaria - Mendikoko frontoian

17:00 // Akerbeltz erromeria - Parkean

17:00 // Kuadrillen Playback-a - Parkean

18:00 // Kalejira Amurrioko Txistuzaleekin - Herrian zehar

19:00 // Eskaintza Andre Mariaren Jasokundeari - Santa Maria parrokian

20:00 // Odoloste-jan handia - San Anton Plazan

20:00 // Ondoezik Elektrotxaranga - San Anton Plazan

21:00-00:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea - Elexondo pasealekuko kiosko zaharrean

22:00 // Profesionalen arteko pilota partida: Larrazabal-Landa eta Laso-Albizu - Udal pilotalekuan, Pelotazale Klubak antolatua

22:00 // Kontzertuak: La Pergola Orkestra eta Süne - Juan Urrutia plazan (Elkartasun txosna egongo da)

02:00 // DJ Blessive - Udal parkean

Abuztuak 15, larunbata: Andra Mari Eguna

10:00 // Kanpai iraulketa eta suziri-jaurtiketa, jaia iragartzeko

10:00 // LXXI. Aiarako Zirkuitua, Txirrindularitza Sari Nagusia Elite eta 23 urtez azpikoen kategorietan, Arabako Txapelketa  eta “Daniel Albizua” memoriala

10:00 // Dianak trikitiarekin

10:45 // Mariaka eta Marigabon erraldoien kalejira - Santa Maria parrokiara

11:00 // Meza nagusia - Santa Maria parrokian, jarraian ohorezko aurreskua

12:30 // Kalejira erraldoiekin, zenbait herrietako erraldoien topaketa

12:30 // Harrera agintariei eta jaietako laguntzaileei - Udaletxean

13:30 // Txirrindularitza Sari Nagusia, sari banaketa

17:00 // Enduro Espainiako Txapelketa - Bañuetaibar zelaian, Moto Club Aialak antolatuta

18:30 // Emakumeen futbol partida: Atheltic-Alaves - Basarte futbol zelaian

19:00 // Otegi Erromeria - Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta

19:00-22:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea - Elexondo pasealekuko kiosko zaharrean

19:30 // Euskal dantzen emanaldia - Juan Urrutia plazan, Aiara Dantza Taldearen eskutik

20:30 // Villa de Amurrio Emakumeen pilota profesionaleko sari nagusia - Udal pilotalekuan

20:30 // Fanfarre Beti Jai - Herrian zehar

20:30 // Tardeoa / Arratsaldeko festa - Etxezuri plazan, Eskaut eta Kuskumendi Elkarteek antolatuta

22:00 // Kontzertuak: Txapela Brava eta Benito Kamelas - Juan Urrutia plazan

00:00 // Kuadrillen DJ Maratoia - Parkean, kuadrillek antolatuta

01:45 // La Txorra Records - Juan Urrutia plazan

02:00 // Kuadrillen DJ Maratoia - Etxezuri plazan, kuadrillek antolatuta

Abuztuak 16, igandea: San Roke

08:30-15:00 // Joan-etorriko doako autobus-zerbitzua San Rokeko zelaietara joateko - Autobus geltokitik

10:00 // Santuaren Igoera San Roke ermitara - Santa Maria parrokiatik

10:30 // Ganadu erakusketa - San Roken

11:00 // Animazioa trikitiarekin

11:30 // Meza nagusia - San Rokeko zelaian, Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin

12:30 // Aurresku eta Joten LX. Lehiaketa - Aiara Dantza Taldeak antolatuta

19:00-22:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea - Elexondo pasealekuko kiosko zaharrean

19:30 // Osete Delirios konpainia: The Return of Delirios - Kale antzerkia, Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan

21:00 // Maran Orkestra - Juan Urrutia plaza

22:15 // Karrozen desfilea - Elizako biribilgunetik

00:00 // Zutik erromeria - Juan Urrutia plaza

01:30 // Karroza lehiaketaren sari banaketa - Juan Urrutia plazan

03:00 // DJ Varro - Juan Urrutia plazan

https://aiaraldea.tok-md.com/argazkiak/ckp/resized_DSC09215.jpg

Abuztuak 17, astelehena: San Roke errepikapena

08:30-15:00 // Joan-etorriko doako autobus-zerbitzua San Rokeko zelaietara joateko - Autobus geltokitik

09:00 // V. Sukalki Lehiaketa eta XXV. patata-tortilla Lehiaketa - Mendiko Lagunak taldeak antolatuta

11:30 // Meza - San Rokeko zelaian, Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin

14:00 // Sari banaketak - San Rokeko zelaian

14:30 // Senidetasun bazkaria - San Roken

16:00 // Bostak eta Laurenak erromeria - San Rokeko zelaian

19:30 // Komedia eta zirku ikuskizuna - Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan

21:00 // Mariachi Mexico Lindo - Juan Urrutia plazan

23:00 // Urrezko Iguarrako Saria - Juan Urrutia plazan

23:00 // Drak Flama: musika, zirku eta su ikuskizun ibiltaria - Juan Urrutia plazan

00:00 // Herriko jaiei agurra - Juan Urrutia plazan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide