Real Oviedo taldeak Leire Egia Arriola fitxatu du

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 29a

Leire Egia lehen entrenamendu saioan./ Real Oviedo

Astelehenean hasi zuen aurredenboraldia Asturiasen amurrioarrak eta lehen mailara igotzea da bere helburua.

Zazpi urtez Athletic Clubean egon ostean, Leire Egia atzelariak Real Ovideo taldean jokatuko du. Astelehenean abiatu zituzten entrenamenduak eta amurrioarra pozik dago bere taldekideekin, jatorrak baitira.

Egiak azaldu du bere klub berriak interes handia adierazi diola eta proiektuan garrantzitsua izango dela. "Kirol esparruan aurrepausua da inportantea izatea", aipatu du.

Berez, Real Oviedo bigarren mailan lehiatuko da 2026/2027 denboraldian eta Egiaren asmoa da lehen mailara igotzea eta kategoria gorenean aritzea. Edonola ere, Asturiasen etapa ona izatea, %100 ematea eta bidean gozatzea badira bere bere erronkak ere.

Hazkunde pertsonala

Egiak gaineratu du Oviedora joanda gizaki moduan hazten jarraitu nahi duela eta bere kabuz hartzea ardura guztiak. "Nire erosotasun eremutik aterako naiz, etxetik kanpo izango dudan lehen esperientzia luzea izango baita", adierazi du.

Izan ere, aurretik amurriorrak Etorkizuna, Lakua, Aurrera eta Athletic Clubean militatu du. Azken talde horri buruz argitu du: "16 urterekin sartu eta 23 urterekin atera naiz, jende asko ezagutu dut eta Athleticak asko eman dit. Espero dut nik ere zerbait eman izana. Oso pozik nago bizitakoarekin eta orain etapa berrien bila nabil".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide