Nola sentitzen zara zure kuadrillako ordezkaria izateagatik?
Ilusio handiarekin eta oso harro. Ohore bat da nire kuadrillak nigan konfiantza izatea. Gainera, aurten kuadrillaren 60. urteurrena ospatzen dugu; ziur nago jai ahaztezinak izango direla.
Noiz eta nola hasi zinen zure kuadrillako kide izaten?
Nahiko txikia nintzenetik. 6 edo 7 urte nituela hasi nintzen kuadrillaren jantzia janzten, nire aita betidanik izan delako kuadrillako kidea. Denborarekin antolakuntzan gehiago inplikatzen hasi nintzen, eta lantaldeko kide izaten, behar zen guztian lagunduz. Horrek aukera eman dit kuadrilla barrutik ezagutzeko eta kide izatearen sentimendua bereziagoa bihurtzeko.
Zerk egiten du berezi zure kuadrilla?
Kuadrillan dagoen giro ona. Denok ezagutzen dugu elkar, oso ondo konpontzen gara. Berdin dio zenbat urte dituzun, beti sentitzen zara taldearen parte eta horrek festak oso modu berezian bizitzea eragiten du. Azkenean, kuadrilla bat baino gehiago, familia handia gara.
Zein da jaietako zure ekintzarik gustukoena?
Zalantzarik gabe, gurdien desfilea. Herri guztiarentzat oso momentu berezia da, jaiei amaiera bikaina ematen dielako eta ilusio handiz bizi dugulako. Hainbeste egun elkarrekin pasa ondoren, festei agur esateko modu ikaragarria da, denok elkartuta gozatuz.
Karrozen lehiaketa irabaziko duzuela uste duzue?
Aurten konfiantza handia daukagu, izan ere, kuadrillaren 60. urteurrena denez, gogo eta ilusio handia jarri dugu karrozan. Nahiko genuke aurten gure urtea izatea eta saria eraman ahal izatea, baina hala ez bada, oso harro egongo gara gure lanaz.
Egiteari utziko balitz, jaietako zein ekintza botako zenukeen gehiago faltan?
Zalantzarik gabe, karroza lehiaketa asko botako nuke faltan. Ez da bakarrik desfilearen momentua, baizik eta atzean dagoen prozesu guztia: elkartu, taldean lan egin, karroza prestatzen orduak eman eta antolakuntzan zehar hainbeste une partekatu.
Amurrioko jaiak esaldi labur batean deskribatu beharko bazenitu?
Amurrioko jaiak gozatzea, ondo pasatzea eta maite duzun jendearekin batera une ahaztezinak sortzea dira.