"Poz-pozik nago, bizitzan behin bakarrik gertatzen da jaietako ordezkari izatea"

Maider Ramirez Martin 2026ko abuztuaren 5a

Trot-Art kuadrillaren ordezkaria izango da Yago Martinez. / Aiaraldea.eus

YAGO MARTINEZ izango da Trot-Art kuadrillaren ordezkaria aurtengo Amurrioko Jaietan. Pozez hartu du ardura, eta jaietako ekintzen inguruan mintzatu da.

Nola sentitzen zara zure kuadrillako ordezkaria izateagatik?

Poz-pozik nago, azken finean bizitzan behin bakarrik gertatzen delako eta jaiak bizitzeko beste modu bat delako.

Noiz eta nola hasi zinen zure kuadrillako kide izaten?

Duela 3 urte sartu nintzen kuadrillan, nire lagun ia guztiak kuadrilla honetan zeudelako, eta uda osoa pasatzen zutelako karrozetan. Horregatik, haiekin egoteko eta jaietan parte hartzearen esperientzia bizitzeko, Tro-Art kuadrillan sartu nintzen.

Zerk egiten du berezi zure kuadrilla?

Giro oso ona eta errespetuzkoa dagoela. Azken finean, ez gara kuadrilla handi bat (baina urtero handitzen ari gara), eta horregatik guztiok elkar ezagutzen dugu eta komunikazioa ona da gure artean.

Zein da jaietako zure ekintzarik gustukoena?

Karroza eguna, izan ere, uda osoa ematen dugu karrozak, desfilea, dantzak eta abar prestatzen. Gainera, kuadrillen artean dugun leiha-giroa oso gustoko dut.

Karrozen lehiaketa irabaziko duzuela uste duzue?

Pixkat zaila iruditzen zait urte honetan irabaztea, karrozen maila urtero handitzen delako, baina bai, gustatuko litzaidake lan handia egiten ari garelako.

Egiteari utziko balitz, jaietako zein ekintza botako zenukeen gehiago faltan?

Txupinazo osteko zurrakapotea. Amurrio osoa herriko txoko desberdinetan elkartzen delako eta giro oso ona sortzen delako.

Amurrioko jaiak esaldi labur batean deskribatu beharko bazenitu?

Urteko asterik onena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide