Nola sentitzen zara zure kuadrillako ordezkaria izateagatik?
Egia esan harrotasunez hartzen dut ordezkari izatea. Urte asko daramat El Boli kuadrillan, eta urte zailak pasatu ditugu kuadrillan, ia-ia desagertzeko zorian egonik. Beraz, orain kuadrilla horrela ikusteaz harro nago eta are gehiago ordezkari izateaz
Noiz eta nola hasi zinen zure kuadrillako kide izaten?
Txikitatik El Boli kuadrillakoa izan naiz, baina gurasoek ez ninduten kuadrillako jantziarekin janzten. 10 urte nituela jantzia erosi eta janzten hasi nintzen. Pandemiaren ondoren, kuadrillako kide aktiboago bihurtu nintzen, antolakuntzan parte hartzen hasita, eta ordutik kuadrillan parte hartzen jarraitzen dut.
Zerk egiten du berezi zure kuadrilla?
Kuadrillan dagoen giroa. Beti bezala, gorabeherak ditugu baina azkenean kuadrilla batean parte hartzean gauza asko ikasten dituzu, ez delako dena polita. Askotan, jendeak uste du jaiak bakarrik prestatzen direla, baina horren atzean lan asko dago, eta horrek egiten du berezi gure kuadrilla, beti jaiak aurrera ateratzea, eta gainera ondo.
Zein da jaietako zure ekintzarik gustukoena?
Jaietan gehien gustatzen zaidana gurdietan parte hartzea da, eta horren atzean dagoen guztia. Uztailetik daramagu gurdia prestatzen eta gero 16 an sentitzen den urduritasuna azalezina da.
Karrozen lehiaketa irabaziko duzuela uste duzue?
Aurten ez dakit irabaziko dugunik, gustatu bai gustatuko litzaidakeela. Iaz lehenego postua lortu genuen lan eta urte asko eta gero. Baina aurten, iaz jada irabazi genuenez, parte hartze falta ikaragarria nabaritzen dugu. Baina bueno, beti bezala, gure helburua ondo pasatzea da eta irabazten badugu askoz hobeto.
Egiteari utziko balitz, jaietako zeinekintza botako zenukeen gehiago faltan?
Zurrakapotea asko botako nuke faltan. Azkenean, txupinazoa eta gero gazteak batzen garen ekintza delako, eta herri osoarekin hitz egiten duzu. Gainera, aurten berezia izango da, eklipsea izango dugulako abuztuaren 12an, eta zurrakapotearen ibilbidean geldialdia egingo dugu eklipsea ikusteko. Urte asko daramatzat esaten eklipsea izango den urtean ordezkaria izan nahi nuela eta azkenean heldu da.
Amurrioko jaiak esaldi labur batean deskribatu beharko bazenitu?
Urtean behin herria pizten den astea.