"Poz handiarekin eta harrotasunez hartu dut jaietako ordezkari izatearen ardura"

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 6a

ESTI BORDES Dantza Lagunak kuadrillako kidea da, eta berari egokitu zaio aurten Amurrioko Jaietako ordezkari nagusia izatea. 

Nola sentitzen zara jaietako ordezkaria izateagatik?

Poz handiarekin eta harrotasunez sentitzen naiz. Bizitzan behin gertatzen den zerbait da eta aurten gainera kuadrillaren 60. urteurrena izanda ardura handia dudala ere sentitzen dut.

Noiz eta nola hasi zinen zure kuadrillako kide izaten?

Txikitatik Dantza Lagunak kuadrillaren parte izan naiz. Gurasoak eta familia betidanik izan dira kuadrillaren parte eta txikitatik kuadrillako jantziarekin hazi naiz.

Zerk egiten du berezi zure kuadrilla?

Urteak pasa ahala festa giroa sortzen jarraitzen dugula. Urtez urte, belaunaldiz belaunaldi Dantza Lagunak kuadrilla bizirik jarraitzen duela eta horrela jarraituko duela.

Zein da jaietako zure ekintzarik gustukoena?

Gehien gustatzen zaidan ekintza Txupinazoa dela esango nuke. Hala ere, beste ekintza polit eta dibertigarri asko ere izaten dira, hala nola kontzertuak edo karrozen eguna. Baina, txupinazoa bereziki hunkigarria eta berezia izango da aurten niretzat.

Karrozen lehiaketa irabaziko duzuela uste duzue?

Bai noski, gainera aurten 60. urteurrena izanda topera goaz. Moulin Rouge egitea erabaki dugu. Izan ere, 2012.urtean gai hori aukeratu genuenean, karroza batzuk erre egin ziren eta lehiaketa bertan behera geratu zen. Horregatik, aurten berriro gai berdina aukeratzea erabaki dugu, omenaldi gisa.

Egiteari utziko balitz, jaietako zein ekintza botako zenukeen gehiago faltan?

Karrozen eguna izango litzateke faltan botako nukeen ekintza. Ez da egun horretan gertatzen diren gauza guztietatik, baizik eta atzean dagoen lanagatik eta karrozak prestatzen diren bitartean bizitzen diren momentu guztiengatik ere. Oso berezia da.

Amurrioko jaiak esaldi labur batean deskribatu beharko bazenitu?

Amurrioko jaiak herria elkartzen duen ospakizun berezia dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide