Indarkeria matxistaren aurkako erreferentziazko gune bilakatu da Amurrioko kiosko zaharra

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 12a

Abuztuaren 12tik 16ra aurrez aurreko arreta eskainiko dute Puntu Morean. / Amurrioko Udala

Puntu Morea izango da aurrerantzean Elexondo pasealekuko kiosko zaharra. Indarkeria matxistaren aurkako arreta eskainiko dute bertan Amurrioko jaiek iraun bitartean. Esku-hartze artistikoa Eider Garcia Gomez tokiko ilustratzailearen lana izan da.

Amurrioko jaiek iraun bitartean, indarkeria matxistaren aurkako erreferentziazko gune bilakatuko da Elexondo pasealekuko kiosko zaharra. Bertan kokatuko da Puntu Morea, indarkeria matxistei aurre egiteko informazio eta sentsibilizazio gunea. 

Abuztuaren 12tik 16ra egongo da zabalik arreta gunea eta, horretaz gain, beste bi dinamizatzaile Amurrioko kaleetan barrena ibiliko dira. Honako hau izango da Puntu Morearen ordutegia egunez egun:

  • Abuztuak 12: 19:00-22:00
  • Abuztuak 13: 19:00-22:00
  • Abuztuak 14: 21:00-00:00
  • Abuztuak 15: 19:00-22:00
  • Abuztuak 16: 19:00-22:00

“Puntu Morea informazio-puntu bat baino askoz gehiago da; Amurriok indarkeria matxistarik gabeko jaiekin duen konpromisoa ikusarazteko tresna da, eta herritarrei indarkeria matxistak prebenitzeko eta edozein egoeraren aurrean nora jo erakusteko dauden baliabideak hurbiltzeko tresna”, adierazi du Ixone Saratxaga Amurrioko Udaleko berdintasun zinegotziak.

Eider Garcia Gomezen horma-irudia

Kiosko zaharrean esku-hartze artistikoa egin dute ere, "udalerriak espazio publikoan berdintasunarekin eta indarkeria matxisten prebentzioarekin duen konpromisoa ikusarazteko" Udaletik azaldu dutenez. Kioskoaren hormak estaltzen dituen diseinua Eider Garcia Gomez ilustratzaile amurrioarraren lana izan da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide