Haur eta nagusiak, Amurrioko festen jaun eta jabe

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko abuztuaren 13a

Udalerriko pertsona nagusienak omenduta ekin diote Amurrioko Jaietako bigarren egunari. Gaurkoan haurrak eta agureak izan dira festa-giroaren protagonistak.

Juli Etxebarria eta Angel Campo omenduta ekin diote amurrioarrek jaietako bigarren egunari. Herriko bi pertsona nagusienek euren gain hartu dute udalerriko aginte makila eta festen jaun eta jabe egin dira.

Nagusiekin batera haurrek ere protagonismo berezia izan dute gaurkoan. Jolas parke erraldoian pasa dute goiza eta eguerdian Aisia Eskaut Taldeak prestaturiko paella bazkaltzeko aukera izan dute.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide