Amurrioko Kuadrillen eguna da gaurkoa eta, ohi legez, kuadrillen bazkarian elkartu dira herriko dozenaka gazte. Aurtengoan, Mendiko Eskolako pilotalekuan egin dute otordua. Bazkalostean kuadrillen arteko playback lehiaketaren lehenengo edizioa egin dute, Akerbeltz erromeriaren kontzertua probestuz.
Gaur gauean Süne igoko da Amurrioko Juan Urrutia Plazako oholtza nagusira. Hemen kontsultatu daiteke egitaraua osorik.
Argazkiak: Joane Lozano Landera