Sünek dantzan jarri du Amurrioko Juan Urrutia plaza

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 15a

Musikari gipuzkoarrak trikiti eta elektronikaz betetako txutearekin girotu du Kuadrillen Eguneko gaua. 

Süne musikari ezaguna arduratu da Amurrioko Jaietako Kuadrillen Egunari azken bultzada emateaz. Gauerdian igo da musikari gipuzkoarra Juan Urrutia plazako oholtzara, bere ohiko trikiti eta elektronika kantuak taularatzeko. Ehunka lagun izan ditu aurrean dantzan, ostiral gauari zuku guztia ateratzeko prest. 

Gaur ere beste talde ezagun bat arituko da plaza berean: Benito Kamelas. Hemen ikusi daiteke Amurrioko jaien egitarau osoa. 

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide