Atzokoarekin alderatuta, egun lasaiagoa izaten ari da gaurkoa Amurrioko jaietan. Nekeari aurre egin eta goizeko erraldoien kalejiran batu dira Udaleko eta kuadrilletako ordezkariak, Santa Maria parrokiara joateko. Mezaren ostean, ohorezko aurreskua egon da bertan, eta jarraian egin diete harrera agintariei eta jaietako laguntzaileei, Udaletxean.
Argazkiak: Joane Lozano Landera