Dantza lehiaketa eta abere erakusketarekin ekin diote Amurrioko jaien azken txanpari

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 16a

Beti bezala, San Rokeko ermitaren ingurura mugitu dira Amurrioko jaiak gaur goizean. 

Jaien azken txanpan murgilduta dago Amurrio. Gaur San Roke ospatu dute, eta izen bereko ermitaren inguruan bildu dira horretarako. Bertan egin dituzte ohiko ganadu erakusketa, meza edota Aurresku eta Joten LX. Lehiaketa. 

Astelehen honetan amaituko dira festak. Hemen ikusi daiteke egitaraua. 

Argazkiak: Joane Lozano Landera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide