Sugar eta txinparta artean agurtu dute Iguarrakoa

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko abuztuaren 18a

Bukatu dira Amurrioko Jaiak. Bart gauean agurtu zuten Iguarrakoa, suzko ikuskizun batek lagunduta. Aurretik jaietako kuadrilla parte hartzaileenak saritu zituzten: Euskotarrak eta Herriarenak aurtengoan.

2027ra arte agurtu dute Iguarrakoa amurrioarrek. Jaietako maskotak bart gauean abandonatu zuen udaletxeko balkoia, ehunka herritarren konpainian. Drak Flama suzko ikuskizunarekin girotu zuten agurra.

Urrezko Iguarrako saria banatzeko baliatu zuten bart gauerdiko hitzordua ere. Sariak jaietako kuadrilla parte hartzaileenari aitortza egitea du xede. Aurtengoan bi kuadrillen artean banatu dute garaikurra: Herriarenak eta Euskotarrak.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide