Uda agortzen ari bada ere, jaiak oraindik ez dira desagertuko egutegian eta Baranbio (Etxaurren, Artziniega, Orozko, San Bitores edota Latiorro bezala) horren adibide da. Izan ere, irailaren 5etik 12ra bitartean aitzakiak eskainiko dituzte kalera irten eta elkartzeko.
Lehen ospakizuna larunbat honetan izango da, Elite eta 23 urte azpiko Lehendakari torneoko etapa hartuko baitute 16:00etan, baita Arabako txapelketa ere.
Hurrengo egunean erretiratuen bazkaria egingo dute eta astelehenean honako ekintza hauekin beteko dute eguna arratsaldez:
17:00 // Briska txapelketa
19:00 // Pregoia, txupinazoa eta kanpai-hotsa
19:30 // Odolki dastatzea
20:00 // Kontzertua Otegirekin
Asteartean gastronomiak emango du nagusiki aukera lagun artean batzeko:
12:00 // Meza eta trikitilariak Garrastatxun
18:30 // Tortilla txapelketan izen ematea
20:00 // Tortillen aurkezpena eta sari banaketa
Ostegunean gehiago
Irailaren 10ak ere jarduera sorta utziko du Baranbion eta tokiko aizkolariak ere egongo dira:
12:00 // Meza
12:30 // Pintxopotea
19:00 // Sardina jana eta musika
19:30 // Aizkolariak (Ekiñe Lopez eta Garazi Izagirre)
Larunbatean Andra Mari Txiki agurtzea
Ospakizunen egun biziena, edonola ere, azkena izango da, zeinean jarduerak Garrastatxu eta herrigunearen artean banatuko diren. Goiza eta eguerdia baselizaren inguruetan igaroko dute eta arratsaldea eta gaua, 20:00etatik aurrera, aldiz, herrian:
11:00 // Paella txapelketa Trikitilariak
12:00 // Paellen aurkezpena
14:15 // Paellen sari banaketa
17:00 // Bingo musikatua
20:00 // Pilota partida, Baranbioko frontoian
20:30 // Parrilladarako tiket salmenta
21:30 // Parrillada, Burutxagaren eskutik
22:00 // Txapela jaurtiketa eta zaku lasterketa
23:00 // Zutik erromeria, ostean DJ Arriaga
02:30 // Jolas sorpresak