Atzo 21:30ak aldera Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Amurrion, A-625 errepidetik zihoala, adin bereko beste gizon bati tiro egiteagatik eskopeta batekin. Erasotutako pertsona hori hil egin da.
Berez, atxilotuaren autoa miatu eta gero, arma topatu dute poliziek eta homizidioa leporatu diote. Oraindik ez dute epailearen esku utzi, poliziak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez.
Hain zuzen, erasoa 20:30ean izan zen eta zauritua ospitaleratu behar izan zuten, baina ezin izan zuten salbatu. Behin baino gehiagotan egin dio tiro gorputzean, Ertzaintzak adierazi duenez.
Tiroketa gertatu bezain pronto, ertzainek identifikatu zuten erasotzailea eta operazioa abiatu zuten harrapatzeko. Horrela detektatu zuten Amurrion.
Poliziak ikerketa abiatu du krimenaren arrazoiak ezagutzeko eta "izaera sentimentalekoak" izan daitezkela aipatu du prentsa kabineteak.