Tubos Reunidos

Hamalau enpresa dira jadanik interesa adierazi dutenak Tubos Reunidos erosteko

Aitor Aspuru Saez

Tubos Reunidoseko langileen mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

Horrela adierazi du gaur administrari konkurtsalak sindikatuekin egindako bileran. UGTk zantzu positiboak ikusi bitartean, LABek azpimarratu du soilik enplegua bermatuko duen eroslea aintzat hartu behar dela.

Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak, administrari konkurtsalak eta Amurrio zein Trapagako ordezkari sindikalak elkartu dira gaur. Berez, administrariak azaldu du lau talde berrik interesa agertu dutela konpainiaren egoeran eta, ondorioz, hamalau direla jadanik eskaintza bat prestatzea aztertzen ari direnak.

Berez, aldeen arteko hurrengo bilera urriaren 15ean izango da, behin enpresa proiektua eskuratzeko eskaintzak ezagutu eta gero.

Enpresaren egoera egun

Zuzendaritzak eta administrariak aipatu diete sindikatuei egungo egoerak delikatua izaten jarraitzen duela. 21 milioi euro dituzte kutxan. Hau da, urtea hasi zen baino gutxiago, baina administrazio prozesua abiatutakoan baino gehiago.

Halaber, ordainketa guztiak eguneratuak egon arren, ekoizpenerako zenbait oztopo dituzte, ezin dituztelako nahi beste erosketa egin.

Edonola ere, uztaileko eta abuztuko datuak positibotzat jo dituzte. Iaz sartu zen diru kopuruak %38an egin du gota.

Merkatu aukerei dagokienez, Europan ahul dago eta Ekialde Hurbilean dagoen gatazka egoerak oztopatzen du eskaera handiak jasotzea. Ameriketako Estatu Batuetan, aldiz, bi OCTG eskari interesgarri sartu dira.

LABen mezua

LAB sindikatuak jasotako informazioaren irakurketa argia egin du. Alde batetik, langile erakundeak adierazi du pozgarria dela industria proiektu gehiagok interesa adieraztea Tubos Reunidosen. 

Edonola ere, sindikatuak azpimarratu du Tubos Reunidosen bakarrik balio duela industria proiektu indartsua sartzea, lanpostuak bermatuko dituenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide