Ehunka jokalari eta saskibaloi jarratzaile elkartu ditu gaur Zaraobe ST-k udal kiroldegian 2026/2027 denboraldiaren aurkezpenean. Klubeko talde guztiak igaro dira kantxen erditik eta gero kirolari zein entrenatzaile guztiak batu dira han argazki erraldoia egiteko.
Ondoren, Jon Pinedo presidenteak hartu du hitza aldarrikatzeko klubak egiten duen lana nahi duenak saskibaloian jokatu dezan, eta boluntarioen lana ere goraipatu du. Pinedoren ustez, kirola egin ez ezik, balio garrantzitsuak sustatzen dituzte egunerokoan
Halaber, babes handiagoa eskatu die erakundeei eta harrobien garrantzia azpimarratu du.
Gero Marcos Maroto klubaren sortzailea eta Javi Santocildes eta Koldo Zurimendi omendu dituzte, proiektuan egin duten lan handiagatik.
Publiko jendetsuaren artean eskualdeko zein Foru Aldundiko hainbat ordezkari politiko batu dira eta ekitaldia emakume abesbatza batek girotu du.