Legoa-harriaren kokapen berriak eta Gutierrez anaien omenaldiak jende andana erakarri zuten

Aitor Aspuru Saez

Larunbateko ekintzak Saratxon helburu anitzak bete nahi zituen eta arrakastaz egin zuen zentzu guztietan.

Saratxoko Administrazio Batzarrak ekintza bikoitza deitu zuen larunbat arratsaldean lego-harriaren kokapen berria azaltzeko eta Josean eta Miguel Angel Gutieerez anaiak omentzeko.

Horretarako hiru ardatzen inguruan antolatutako ekitaldia prestatu zuten. Lehenik eta behin, Aztarna elkarteko Jesus Mari Garaioren laguntzaz lego-harriaren historia argitu zuten, Pancorvo eta Bilbo arteko bidean jarri zutena duela mendeak.

Gero Josean eta Miguel Angel Gutierrez anaien omenaldia heldu zen. Zaloa Kintana eta Cosme Ibarrolak oroitzapenei hitza jarri zieten eta tarteka hiru abesti jo zituzten gonbidatutako Saratxoko abeslari eta musikari bana. Zehazki, Todo cambia Mercedes Sosaren kanta, ETSren Zurekin batera eta Ikusi mendizaleak entzun ziren. 

Sonia Gutierrez Joseanen alaba ere mintzatu zen eta bertaratutakoak hunkitu zituen.

Azkenik, alaitasunerako unea ere eskaini zuten. Hain zuzen, mokadua atera zuten guztientzat eta umeentzat puzgarriak egon ziren. Azken txanpa horretan besarkada eta topaketa mordoa egon zen, aspaldi elkar ikusten ez zen jendearen artean. Horrela sortu ziren iraganari buruzko elkarrizketak, baita etorkizuneko proiektuen inguruan ere.

Argazkiak: Jose Mari Gutierrez

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide